XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIZKAIKO FORU ALDUNDIA

Ogasun eta Finantza Saila

Martxoaren 2ko 17/1993 FORU DEKRETUA, 1992.eko ekitaldiari dagozkion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta Ondarearen gaineko Zergaren aitorpenari buruzkoa.

Euskal Herriko Autonomi Elkartearekiko Ekonomia-Itunea onetsi zuen maiatzaren 13ko 13/1981 Legeak emandako ahalmenen itzalpean, Ogasun eta Finantzen foru diputatuak proposatu eta Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak 1993.eko martxoaren 2ko bileran eztabaidatu ondoren, hauxe XEDATU DUT:

I. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

Lehenengo artikulua.

Aitortu beharra.

1. 1992. ekitaldiari dagokion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ziozko aitorpena, zergapeko etekin nahiz ondare gehikuntzak lortuak dituzten subjektu pasiboek, ondasun-betebeharrengatik bezala pertsonalarengatik, aurkeztu beharko dute.

2. Hala ere, zerga betebehar pertsonalaren zioz ordaindu behar duten subjektu pasiboek edo, bestela, famili unitateek urteko 1.000.000 pezeta gordin baino gutxiagoko etekinak lortzen dituztenean, ez dute aitorpenik egin beharko, beti ere hurrengo iturburuetakook bakar-bakarrik direnean:

a) Menpeko lan pertsonalaren etekinak eta enpresa edo lanbide etekinak ez diren haien antzekoak.

b) Zergaren menpean dauden higigarrien kapitalaren etekinak eta ondare gehikuntzak, beti ere batera urteko 250.000 pezeta gordinak gainditzen ez dituztenean.

Aitortzeko betebeharraren mugari dagokionez, subjektu pasiboaren edo, bestela, famili unitatearen ohizko egoitza den etxebizitzaren etekinak ez dira kontutan hartuko.

Baldin eta pentsioak eta hartzeko pasiboak badira, edo zerga batera aitortzen aukeratzen denean, atal honetako lehenengo lerroaldeak aipatutako muga urteko 1.200.000 pezeta gordinekoa izango da.

3. Aurkeztu beharrik ez duten subjektu pasiboek aurkeztu ahal izango dute aitorpena, zergaren zioz sartutako gaindikina itzul dakien, eskubidea dutela uste dutenean, itzulketaren eskabidea azaltzeko bakarrik.

Bigarren artikulua.

Frogagiriak.

1. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ziozko aitorpenari, nahitaez, kuotatikako kenkari, atxekipen, konturako sarrera eta zatikako ordainketen frogagiriak erantsiko zaizkio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko azaroaren 27ko 7/1991 Foru Araueko 79. artikuluan eta 83. artikuluko bigarren lerroaldean xedatutakoaren arabera.

2. Halaber, pentsioen planen partaide, borondatezko gizarte aurrikuspenerako erakundeen zenbakidun bazkide edo arruntek edo pentsioen planen prestazioen antzekoak betetzen dituzten hautabidezko sistemen menpeko erakundeek egindako ekarpenak lotuta dituzten pertsonek, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenari, beren ekarpenen zenbatekoa agertarazten duten erakunde edo pertsonen ziurtagiriak erantsi beharko dizkiote, behar denean, haiek beraiek egindako ekarpenak eta ekarpen egotziak berezi eta azkenon izaera adieraziz, uztailaren 5eko 96/1989 Foru Dekretuko 3. artikuluan aurrikusitakoarekin bat etorriz.